"Badirudi euskaldunberriek barkamen eskean ibili behar dutela beren euskararen traketsagatik. Guk, aldiz, omenaldi txiki bat egin nahi izan genien euskaldunberriei eta euskara ikasleei (Euskera sencilloaren manifiestoa lanarekin). (...) Hurrengo gairako momentuz gure abiapuntua hauxe da: euskaldunen mundua ikustea eta esplikatzea pixoihaletako umeen ikuspegitik. (...) Bilboko kultur-hornidura konparatzen baduzu inguruko hiriburuetako hornidurarekin, Bilbo lotsagarri geratzen da. Duela 25 urte, Bilbo zen teatroaren hiriburua Euskadin, baina handik hona, argi dago teatroaren erdigune grabitatorioa Donostia eta Gipuzkoa aldean kokatu dela". (2007-10-22)