PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

  • PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu dute, Nafarroako sozialistek ostegunean egin behar duten bileraren aurretik.


2014ko martxoaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
PSOE eta UPNko kideak aurrez aurre, artxiboko irudi batean.

Jakitea falta da ea PSNk bere egingo duen Batzar Exekutibo Federalaren erabakia.

Roberto Jimenez sozialista nafarren idazkari nagusiak esan zuen Barcinak dimititu ezean "bota" egingo zutela, Idoia Nievesek Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak Ogasunean egindako ustezko esku hartzeak salatu eta eskandaluak Nafarroako presidentea zipriztindu ondotik.

PSNko gazteak Madrili autonomia errespetatzeko eskatu dio

PSNko gazteek komunikatu baten bitartez eskatu dute PSOEk errespeta dezala alderdiak Nafarroan duen autonomia, Diario de Noticiasek dioenez.

Hauteskundeak deituko balira, PSNko hautagaia aukeratzeko mekanismoak martxan jar daitezela ere eskatu dute.

PSNko buruek diotenari entzun gabe

Atzo Aralar-NaBai PSNrekin bildu zen azken hori egiten ari den elkarrizketa errondan. Patxi Zabaleta Nafarroako Legebiltzarreko Aralar-Nabai taldeko bozeramaileari bilerak eman zuenaz galdetuta azaldu zuenez, PSNk gaur arratsaldeko 6etan egingo duen herrialde batzarrean zegoen zentsura mozioak aurrera egingo ote zuen edo ez ikusteko gakoa. "Gehiengo esanguratsua zentsura mozioaren alde agertuko dela esan digute eta ondoren, ostiralean, Madrilera joango direla haiek horretaz konbentzitzera".

PSOEk ez du gaurkora itxaron, ordea, erabakia hartzeko.

Zabaletak aurreikusten zuen horrelako zerbait gerta zitekeela: "2007ko udan gertatu zenarekin gero eta antza handiagoa du honek. Orduan ere PSNk oso gehiengo handiz erabaki zuen NaBairekin gobernua osatzea, baina Madrilek ezetz esan zuen".

"PSOEri batez ere inporta zaio Nafarroan egiten denak nola eragingo dion Ebrotik behera", Zabalateren ustez. "Azkenean garrantzitsuena da Andaluzian, Madrilen edo Extremaduran zer pentsatzen duten. PSNk lehenago ere izan zuen hondamendia. Gure ustez, Nafarroan alternatiba gauzatzen bada, bere ezaugarri nagusia baztertzailea ez izatea izango da. Guk argi esan diegu ez dugula salbuespenik onartzen. Guk hitzarmen estrategikoa dugu Bildurekin, baina horrez gain, ikuspegi demokratikotik ere ezin da halako bazterketarik onartu". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Opus Deiren bi ikastetxe segregatzaileri DBHko ituna kenduko die Nafarroako Gobernuak

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek 1965az geroztik dauzkate ikasleak banatuta.


Eguneraketa berriak daude