"Gazteen jokamoldearekin nago kezkatua: euskaraz badakite baina ez dute hitz egiten. Arazoa 'badakite' horretan dago, hizkuntza ez baitute behar bezain ongi menperatzen, ez baitira gauza naturaltasunez eta lasaitasunez mintzatzeko. Ondorioa, erdaraz ari beharra. Gurpil zoroa da: ez dute euskaraz hitz egiten euskaraz ongi ez dakitelako, eta ez dakite ongi (behar adina) hitz egiten ez dutelako. Nola atera kinka honetatik? Hor dago koska". (2007-10-04)