argia.eus
INPRIMATU
Patxi Baztarrika: “LOMCEren aurrean gure hizkuntza eredua mantenduko dugu”
  • Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak LOMCEren inguruan Eusko Jaurlaritzak hartuko duen posizioaz hitz egin zuen El Pais egunkarian igandean argitaratutako elkarrizketan. Azken hiru galderak euskaratu ditugu:

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 17a
LOMCE betetzeko asmoa izango bagenu atzera pausoa bat emango genuke. Erokeria da. Argazkia: elpais.com

Hezkuntzan Euskadin egiten den hizkuntzen erabileratik ikasi behar du Kataluniak?

Herrialde bakoitzak bere bidea aurkitu behar du. Gure eredua ez nuke beste inongoarengatik aldatuko: aukeratzeko eskubidea, bi hizkuntzak ikasteko ahalmena eta euskararen normalizazioa bermatzen ditu. Euskararen indartzea hezkuntza eredu honengatik eta euskaltegien lanagatik izan da, baina maiz ez dugu baloratzen. LOMCEk dugun hezkuntza ereduaz ohartzeko aukera ematen digu, gure ereduak jadanik gaindituak dituen erronkak planteatzen dizkigu. LOMCE betetzeko asmoa izango bagenu atzera pausoa bat emango genuke. Erokeria da.

Kaltegarria da LOMCE euskararentzat?

Ez da positiboa, erregresiboa da hizkuntza politikan. Baina uste dut hizkuntza ereduak mantendu ahal izango ditugula. D eredua gure legeekin eta Europako kartarekin blindatua dago. Estatu Kontseiluaren esanetan erabat legitimoa da norberaren hizkuntza hezkuntza elebidunaren oinarrian egotea. LOMCEk Hizkuntza eta euskal literatura irakastea derrigortzen du, eta era berean Gazteleraren puntuazio berbera edukitzea. Baina oinarrizko auzi bat dago: LOMCE hizkuntza arloan berea ez den baratzean sartzen dela aitzur eta guzti.

Zeinetan?

Konstituzioak dio gaztelania ez beste hizkuntza guztiak ofizialak izango direla nor bere lurraldean estatutuen arabera. Gureak dio euskara gaztelania bezain ofiziala dela, baina LOMCEk gaztelania dela ofiziala eta besteak erdi ofizialak. Ez du onartzen biak ofizialak direla eta horrek hierarkizatzea suposatzen du, hori ezin da onartu.