Ipar Euskal Herriko Hitza-k zabal eta zehatz azaldu du Baionako Patxa plazaren izana, Plaza: izena, izana ahaztu gabe artikuluan. Orain dela hogeita hamar urte luze hasi zen plazaren “ospea” gauzatzen.
Hartzea Lopez Aranak “Punki mugida kontserban” lerro-buruko sarrera honela dio: “Ba ote da munduan kolektibo militante erradikal baten izenaz ofizialki bataiatu plazarik? Biharko, Baiona Ttipian dena prest ukanen dute Patxa plaza ezagunari ohore guztiak emateko, iragan baita etorkizun herrikoi desiratuaren aitorpen gisa”.
Biharko hitzordu nagusia Baionan, Patxa plazan.