Patronalak eta sindikatuek negoziazio mahaia eratu dute

  • Sektorearteko akordioa eztabaidatzen hasteko aurre-pausoa eman dute. ELAren esanetan, Confebaskek jarrera aldatu eta “bake sozialaren baldintza” kendu du.


2016ko abenduaren 01an - 08:37

Urtarrilean bilduko dira negoziazio mahaian lehen aldiz ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Confebask patronala –mahai horretan izan nahi zuen Garen enpresa txiki eta ertainen elkartea kanpoan geratu da oraingoz–. Helburua: sektorearteko itun bat lortzea denen artean.

ELAren esanetan patronalaren aldetik izandako jarrera aldaketak ahalbidetu du mahaia osatzea, orain arte “bake soziala” egotea jarri izan baitute baldintza gisa enpresariek eta hori sindikatua abertzalearentzat marra gorri bat zen. Confebaskek asteazkeneko bileran aurkeztutako dokumentuan baina baldintza hori kendu behar izan du negoziatzen hasteko.

Garrantzia handiko prozesua hasiko da beraz datorren urtean, Espainia Estatuko lan erreformek ekarritako prekarizatzetik eta estatalizaziotik salbu egoteko konpromiso zehatzak adostu baititzakete: “Orain arte Confebask izan da horrelako akordio bat ekidin duena –azaldu du LAB sindikatuak–. Gogoratu behar da 2013an ezezkoa eman ziola”.

Bertako hitzarmenak estatuko hitzarmenen eta ultraaktibitatearen galeraren aurrean babestea eta negoziazio kolektiboa desblokeatzea izango dira eztabaidatzeko puntu nagusietakoak. Confebaskek ere “itxaropena” agertu du akordioa lortzeko eta “Euskadiko mahai sektorialetan lortutako edukiak lehentasunez aplikatu” ahal izateko.

Patronalak lehian

Bestetik, bai ELAk eta bai LABek nabarmendu dute patronalaren ordezkaritza zein izan behar duen jakiteko prozedura zehaztu beharko lukeela Eusko Jaurlaritzak. Negoziazio mahaia eratzeko bileran Confebask eta Garen elkarteen arteko lehia agerian geratu da euren ustez: “Bada garaia, hauteskunde sindikaletan sindikatuen ordezkaritza neurtzen den moduan, patronalaren ordezkaritza neurtzeko mekanismoak sortzeko” azaldu du LABek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude