"Patio Maravillasekin Malasañari bizia ematen jarraituko dugu"

  • ARGIAk Patio Maravillaseko bozeramaile Ana Sierrarekin hitz egiteko aukera izan du


2015eko ekainaren 12an - 12:22
Patio Maravillaseko kideek beste eraikin bat okupatu dute (Argazkia: Periodicodiagonal)

Nola izan zen Patio Maravillas zentro sozialaren desalojoa?

Etxe kaleratzea 7:00ak aldera izan zen. Udaltzaingoak bertan zeuden hamar bat persona eraikinetik atera zituen eta ondoren etxea tapiatu zuten. Desalojo agindua, martxoaren 20tik emanda zegoen, eta ordutik bizilagunak aktibatzeko sare bat sortua zen. Hauek eman zuten gertaeraren berri.

Ez da lehenengo Patio Maravillasa?

Hori da. Lehenengo okupazioa Madrileko Malasaña auzoan zegoen eskola abandonatu batean  izan zen 2007ko uztailaren 1ean. Eraikina Gurtel kasuarekin lotura zeukan enpresari batek erosi zuen luxuzko etxebizitzak egiteko. Desalojoa 2010ko urtarrilaren 5an izan zen. Kaleratzea gertatu eta hurrengo egunean osteguna arte egon garen etxea okupatu genuen.

Zer nolako jarduerak antolatzen dituzue Patio Maravillasen?

Alde batetik, Patio Maravillas mugimendu sozialen topagunea da: Juventudes sin futuro, talde feministak, etab. Beste alde batetik, ekintza desberdinak antolatzen dira zentro sozial honetan: antzerki tailerrak, dantza ikastaroak edota kontzertu eta hitzaldi ugari. Malasaña den auzo desertikoari bizitza ematen diogu.

Desalojoa gertatu eta ordu gutxira beste etxe bat okupatu duzue…

Ostegun arratsaldean beste eraikin bat okupatu genuen. Etxea udaletxearena zen pasa den urtean higiezin agentzia bati saldu zion arte. Ordutik  hutsik zegoen. Hala ere oso egoera onetan dago eta jada hasi gara ekintzak antolatzen.

Espero al duzue jarrera aldaketarik Madrilgo alkate berri izango den Manuela Carmonaren aldetik?

Oraindik ez gara berarekin bildu baina espero dugu Ahora Madrid plataformak gune autogestionatuak babestea. Edonola ere, gure jarrera elkarrizketaren aldekoa izan da. Orain arte sarritan saiatu gara Espaianiako hiriburuko alkatesa zen Ana Botellarekin biltzen baina ez dugu lortu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude