argia.eus
INPRIMATU
Pateando Porkeria: ez da punk patxanga nazkagarria (Gari)

2006ko ekainaren 16a

"Eszena honetan, leku guztietan bezala, aurreiritzi piloa dago, eta jende askok, taldea ezagutu gabe izena entzuten duenean, aurpegi arraroa jartzen du, pentsatzen duelako punk kalimotxeroa egiten dugula, eta ni horrekin nahiko erreta nago. Testuan argi diogu gu ez garela horrekin identifikatzen, ez musikalki, ezta politikoki ere. Nik uste dut punka, musika baino, ideiak direla, eta Reincidentes, Porretas eta horrelakoekin ez daukagu zerikusirik. Gainera, uste dut punk komertzial horrek kalte handia egin duela". (2006ko ekaina-uztaila, 49. zenbakia)