Iruñean bost gizonen artaen emakume bat bortxatu zuten La Manadako guardia zibila aske mantentzea erabaki du epaitegiak. Hau pasaportea berritzen saiatu zen espetxetik atera eta egun gutxira. Ihes egiteko saiakera izan dela salatu dute eragile ugarik.
Nafarroako Auzitegiak erabaki du aske mantentzea Sevillako komisaldegi batean pasaportea berritzen saiatu zen La Manadako kidea, epaitegi horrek berak espreski debekatua zion arren.