argia.eus
INPRIMATU
“Pasapalabra” euskaraz

2010ko martxoaren 17a

Jakin nahiko nuke Pasapalabra telebista saioari begira zenbat kateatu garen, eta batik bat joan den astean, jakinda Laura Gonzalo gazte ikaragarri azkarrak erroskoa osorik egingo zuela. Batek baino gehiagok galdetuko zion bere buruari ea nola moldatuko ginatekeen letra festa biribila gaztelaniaz beharren euskaraz balitz. Oraingoz ez daukagu telebista programarik (Mihiluzerako primerakoa litzateke), baina Maite Goñik Interneten jakinarazi digu hasi dela euskarazko erroskoak egiten, Hitzapasa izenarekin. Hiru mailatako sei ale prestatu ditu eta berriak egin ahala Gaurko Hitza eta Euskaljakintza blogetan jarriko ditu.