argia.eus
INPRIMATU
Pasaian agerian utzi dute zertara daraman borondatezko edukiontzien sistemak
  • Pasaiako Udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dauden herritar batzuek errefusarako kontainer bat hustu eta aztertu dute Pasai Antxon. Barrenean zeraman gehiena birziklagarria zela erakutsi dute: benetako errefusa %11,29 besterik ez zen eta, aldiz, organikoa %64,2. Bideoz zabaldu dute ekintza.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2017ko azaroaren 09a
Pasai Antxon errefusentzako edukiontzia hustu eta aztertu dute ekintzaileek. (Argazkia: Zikinbrillo)