Pasaiako segadaren auzia Estrasburgora eramango dute senideek

  • 1984ko martxoaren 22an hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideak Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko dute, Pasaiako segadaren auzia behingoz argitzeko.


2018ko otsailaren 12an - 12:11
Europarlamentariak eta senideak Pasaiako segadan hildakoen omenezko monolitoan (Arg: Berria)

Pasaiako sarraskian hil zituzten Pedro Mari Isart, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas eta Jose Maria Izuraren senideek Estrasburgora jo behar izan dute, segadaren auzia ikertzeko hainbat epaitegiren ezezkoa jaso ostean: 1984ko ekainean itxi zen auzia behin-behinean, eta Donostiako Lurralde Auzitegiak berriro heldu zion hamar urte geroago. Alta, honek ere auzia artxibatu zuen duela bi urte. Senideek Konstituzio Auzitegira jo zuten orduan, baina enegarrenez salaketa ikertzeari uko egin zieten.

Orain, Europako Giza Eskubideen Auzitegian aurkeztuko dute salaketa, EAJ, EH Bildu eta Ahal Duguko europarlamentarien babesarekin. Pasaian iragarri zuten Estrasburgora joko dutela, eta agerraldian salatu zuten Espainiako auzitegiek atzera bota dituztela froga eskaera gehienak, eta poliziaren txosten batzuk desagerrarazi dituztela.

Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiaren agintaldian gertatu zen Pasaiako segada, GAL aktibo zegoela. Rosa Jimeno oriotarra torturatu ostean Komandoko Autonomo Antikapitalistetako bost kiderekin hitzordua egitera behartu zuten, eta itsasoz agertu zirenean, Espainiako Poliziak lau kide tiroz hil zituen. Joseba Merino bizirik atera zen, eta Enrique Casas PSEko kidearen hilketarekin zerikusia izan zuela leporatuta hamazazpi urte egin zituen kartzelan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Eguneraketa berriak daude