Pasaiako sarraskian oinarrituriko dokumentala sustatzeko crowfunding kanpaina abiatuko dute

  • Pasaiako sarraskian oinarrituriko Pasaiako Badia dokumentalaren crowfunding kanpaina aurkeztuko du Oinatzak Produkzioakek azaroaren 12an, Iruñeko Katakrak liburutegian. 1984ean hildakoen senide eta lagunen babespean aurkeztuko dute 8.000 euro lortzeko helburua duen kanpaina.


2016ko azaroaren 11n - 11:51
"Pasaiako Badia" dokumentalaren aurkezpena.

Dokumentalean 1984ko martxoaren 22an Pasaian gertaturikoa kontatuko du. Poliziak prestatutako segada batean Komando Autonomo Antikapitalistetako kide Jose Mari Izura, Pedro Mari Isart, Dioni Aizpuru eta Rafael Delas hil ziren. Gertatutakoaren testigu izan zen Joseba Merinok Aizpuru eta Delas atxilotu ondoren fusilatuak izan zirela salatu izan du. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu zizkien Paco Etxeberria forentseak.

2016ko ekainean artxibatu zuen kasua Donostiako Auzitegi Probintzialak, baina senideek Estrasburgoko auzitegira jotzeko asmoa adierazi dute.

Proiektua martxoan eginiko prentsaurrekoan aurkeztu zuten eta maiatzean hasi ziren grabazio lanetan. Besteak beste hildakoen senideak, gertaeraren testiguak, Pasaiako herritarrak edo Enrique Villareal “El Drogas” eta Carlos Garaikoetxea bezalako izen ezagunak elkarrizketatu dituzte.

Crowfunding kanpainaren helburua orain arteko gastuen zati bati eta aurrera begira dituzten erronkei aurre egitea da. Kanpainak iraun bitartean erakusketak antolatuko dituzte Euskal Herriko herri ugaritan. Dokumentala 2017ko udazkenean estreinatzeko asmoa dute, zinemaldi desberdinetan aurkeztuz.

Dokumentalaren eta crowfunding kanpainaren xehetasunak azalduko dituzte prentsaurrekoan. Eginiko elkarrizketa eta grabaketekin osaturiko teaser-a ere argitaratuko dute.

Martxoan eginiko aurkezpenerako bideo hau egin zuten:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude