Uztailaren 10ean izan da Convèrgencia ohiaren birfundazio asanblada. Bertan erabaki da alderdiaren izen berria, eta 871 botoren babesarekin Partit Demòcrata Català izango da. Bigarren aukerak 657 boto jaso ditu, Partit Nacional Català-k.
Aurreikusitakoa baino bi egun geroago aukeratu dute izena. Ostiralean ziren erabakitzekoak, baina batzarkideek zuzendaritzaren aurka egin zuten, aukeraketa moduaren eta zuzendaritzak proposatutako izenen kontra.
Izen berria gatazkatsua izan daiteke, Demòcrates de Catalunya izenarekin badago-eta alderdi independentista bat, Unió-tik banatutakoek sortutakoa.