Partiduak, pedofiloak, parrokiak

  • Partidu politikoak geroz eta tresna ulerkaitzagoak dira, eduki ezazu eskura instrukzio-manuala hartzen dituzten jarrerak ulertu nahi badituzu. Batez ere jarrera horiek kaka zahar bat direnean.


2017ko otsailaren 01an - 16:15

Adibidez: Juan Kruz Mendizabal apaizak hainbat umeri egindako sexu gehiegikerien kasua publikatu da eta EAJk egin duena ez duzu ulertuko alderdiaren izenean bertan dagoen argitxo hori, jainkoa-ta-lege-zaharra dioena, piztuta dagoela ikusten ez baduzu.

Iñigo Urkulluk esan du ez dagokiola berari gai horri buruz ezer esatea. Bai jarrera aurrerakoia erakunde publikoak eta Eliza bereiztea. A, ez, itxoin, pedofiloak publikoki ez kondenatu behar izateko egin du-eta.

Gainontzean, dena ondo: Euskal Erdiko lehendakaria Vatikanoan izan zen Mendizabalen kasua argitaratu eta hiru egunera, antza denez bakegintzarekin lotutako misioan. Agian horrek esplikatzen du zergatik pasa den ezker abertzalea ere gaiaren gainetik hanka puntetan.

Elizak botere handia baitu, eta ez da komeni harekin haserretzea horrelako umekeriengatik. Beti dago kontu inportanteagoren bat parrokianoekin sermoian aritzeko.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude