Partido Nacional Vasco

  • "Ondorioa da EKAn indar hegemoniko garbia duela Ortuzarren alderdiak, eta ez dela ikusten alternatiba argirik: ezker abertzaleak sorpassoaren ametsa izan bazuen duela 5 urte, eta Podemosekoek ere ilusio hori eduki bazuten noizbait, epe ertainean ez dago horrelako posibilitaterik"


2016ko irailaren 26an - 00:14

Uste dut Josu Bergara izan zela, orain dela urte mordoxka bat, PNVri izena aldatzea proposatu zuena, siglak mantenduz baina “Nacionalista” adjektiboaren ordez “Nacional” ipiniz. Ideia berehala baztertu zen, bere tradizioei zintzo eusten dien alderdia baita jeltzaleena (aldatzekotan, euskal izendapeneko jel hori aldatu beharko lukete ezer baino lehen, ezta?); baina, izenak izen, “nacional” deituraren zergatia gogoratu nahi nuke, esanguratsuena horixe delakoan: izan ere, Europa mendebaldean “nazionalismoak” daukan fama txarra gainetik kentzeaz gainera, proposamen horrekin azpimarratu nahi zen alderdiaren funtsa ez dela abertzaletasunaren ideiak bultzatzea, baizik eta aberri osoaren isla eta ispilu izatea.

Urteak joan urteak etorri, EAJ partidu nazional baskoa ari da bihurtzen, Euskal Herri osoan ez bada, Euskal Komunitate Autonomoan  bederen, instituzio inportante guztien aginte-makila mantentzeaz gainera, zentralitate osoa berea baitu: lau urte ez bereziki distiratsuren ondoren, eta lehiakide berri bat agertu arren, gora egin du emaitzetan; beste alderdi guztiek EAJrekin akordio bat egin ahal izateko adina indar izatea bilatu dute, ez hura kanporatzea; Estatuko hauteskundeetatik hona, soziologoen arabera, PSOE, PP, Podemos nahiz Ciudadanos-en boto ugari joan zaie jeltaleei (edo, alderantziz irakurrita, jeltzaleek orain eskuratu duten boto pilatik zati bat alderdi horien artean banatuko da hurrengo hauteskunde estataletan, baina horrek ez du analisia aldatzen); mendebaldeko euskal herritarren artean gehientsuenek gogoko duten alderdia izateaz gain, arbuio gutxien berak sortzen duela esan liteke, eta, beste partidu bat nahiago dutenen artean ere, bigarren aukera galdetuko balitz, aise irabaziko luke EAJk.

Horri guztiari gehitu akordioak egiteko orduan gainerako partiduen artean dauden blokeoak, komunikabide publiko zein kontzertatuetan jeltzaleek ziurtaturiko tratamendu erosoa, Espainiako gobernabiderako daukan indar txiki baina erabakigarria... Ondorioa da EKAn indar hegemoniko garbia duela Ortuzarren alderdiak, eta ez dela ikusten alternatiba argirik: ezker abertzaleak sorpassoaren ametsa izan bazuen duela 5 urte, eta Podemosekoek ere ilusio hori eduki bazuten noizbait (ezkerreko akordio zabal baten buru gisa), epe ertainean ez dago horrelako posibilitaterik inondik inora. Gaur-gaurkoz, eztabaida bakarra da Urkulluk noren babesa bilatuko duen legeak eta aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude