Abenduaren 20an 17:30ean Gipuzkoako Aldunditik Donostiako udaletxera martxa egingo dute Satorralaiak deituta egun horretan udalbatzarra egingo baitute. “Metro igarobidea geldiarazteko eta auzi honetan herritarren partaidetzari bideak irekitzeko” eskatuko dute.
“Gure eskaera guztiak paperontzira joan dira ordea, eta erakundeek ez dute inongo borondaterik agertzen herritarren partaidetzarako bideak irekitzeko edota metroaren pasantearen inguruan jendarteak duen iritzia ezagutzeko kontsultarik egiteko”, salatu dute. Satorralaiak jakinarazi du bi aldiz eskatu diola Eneko Goia alkateari egitasmoa geratzeko etabide parte hartzaileak irekitzeko aukerarik egokienak aurkitzeko.
Ia 9.000 sinadura bildu zituzten iaz Gipuzkoako Foru Aldundiari herri galdeketa bat egiteko eskatuz.
Horrez gain, abenduaren 19an elkarretaratzea egingo dute 10:00etan udaletxean Mirakontxa-Easo eremuak kalteturiko ondasunak okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko.