'Parot doktrina' ezarri zaien 28 euskal presoren babes helegiteetatik 25 atzera bota dituzte

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 'Parot doktrina' ezarri dieten 28 euskal presoren babes helegiteak aztertu ditu. Horietatik hiru besterik ez ditu onartu: Jose Ignacio Gaztañaga arrasatearrarena, Juan Mari Igarataundi zestoarrarena eta Jose Mari Perez Txuri zarauztarrarena. Ebazpena jasotzean aske geratu dira.


2012ko martxoaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Jose Mari Perez 'Txuri' zarauztarraren aldeko elkarretaratzea. (Argazkia: Zarautz Bidean)

Konstituzionalak ohar labur baten bidez eman zuen erabakiaren berri atzo arratsaldean. Dioenez, aztertutako 28 kasuetan boto partikularrak izan dira, baina argudioen inguruko azalpenik ez du eman.

Orotara 32 presoren helegiteak aztertu ditu Konstituzionalak; esan bezala, horietatik 28 euskal presoenak ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Eguneraketa berriak daude