Parlamentuko mahaia eta Gobernuko presidentea, independentismoak askatu beharreko bi korapilo

  • Denbora agortzen ari zaie eragile independentistei. Asteazkenean ERC eta JxCaten inguruko akordioa publiko egin bazuten ere, galdera asko dago oraindik mahai gainean.  


2018ko urtarrilaren 12an - 12:01
Arg: EFE

Abenduaren 21eko hauteskundeen emaitzak kudeatzeko arazoak etengabeak dira independentismoarentzat. Datorren asteazkenean, urtarrilak 17, Kataluniako Parlamentua osatzeko saioa egingo dute, Mariano Rajoyk hala erabaki baitzuen. Parlamentuko mahaiaren osaketa izango dute aurreneko lana.

Aurreko asteazkenean, parlamentuaren osaketa baina astebete lehenago, JxCatek eta ERCk akordioa erdietsi zutela jakinarazi zuten Bruselatik. Carles Puigdemont presidente izendatzea adostu zuten baita parlamentuko mahaiaren osaketaren nondik norakoak ere.

Carme Forcadell nahi zuen ERCk parlamentuko presidente, hala ere, berak uko egin dio kargu hori hartzeari, Forcadellen esanetan abagune politikoak ekinbide judizialik ez duen parlamentuko presidente bat exijitzen baitu. CUPek asteburuko Kontseilu Politikoan erabakiko du mahaian sartuko den ala ez. Zenbait hedabidek ERCko Ernest Maragall jo dute hurrengo parlamentuko presidentetzat, nahiz eta baieztapen ofizialik ez dagoen oraindik.

Mahaia osatuta, Kataluniako Gobernuko presidentea hautatzea du erronka independentismoak. Aurreko asteazkenean izenpetutako akordioaren arabera, Carles Puigdemont Kataluniako presidente legitimoa berretsiko dute karguan. Hori ordea parlamentuko araudiaren irakurketaren menpe dago. Puigdemont presidente izendatzekotan telematikoki edo izendatze “delegatu” bidez egin beharko litzateke.

Espainiako Gobernuak jada iragarri du hori ez duela onartuko, nahiz eta parlamentuko araudiak ez duen debekatzen. Araudi horren interpretazioaren gaineko erabakia beraz Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren esku geratuko da. Eta ondoren zer? Korapilo hori nola askatu pentsatzen ari dira eragile independentistak, gaur gaurkoz ordea ez dago ezer argi.

CUPek ostiral goizean egin dituen adierazpenetan “arduragabe” jokatzea egotzi dio Puigdemonti. Oraindik izenen inguruan eztabaidan aritzea “erridikulua” dela uste du alderdi antikapitalistak. “Izenez beharrean, errepublika nola egikaritu eztabaidatu beharko genuke”, adierazi du Maria Sirvent diputatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude