Nafarroako Parlamentuak atzera bota du irakasleak "autoritate publikoa" izateko PPren proposamena

  • PPk ez beste taldeek neurriaren kontra bozkatu dute, eta "absurdotzat" jo dute. "Autoritarismoa eta eredu tiranikoa" bultzatzea egotzi dio Ezkerrak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 16an - 09:29
Ana Beltran PPNko kidea, Carlos Gimenorekin (PSN), parlamentuan. (Arg.: Euskalerria Irratia)

"Irakaslearen autoritatea aitortzea eta irakasleei, beren eginkizun eta erantzukizunetan dihardutenean, zor zaizkien aintza eta errespetua sustatzea; horren helburua da ikastetxeetan bizikidetasun giro egokia bultzatzea eta ikasle guztien hezkuntzarako eskubidearen baliatze erabatekoa bermatzea”. Horra PPk proposatutako testuan jasotakoa; eta, hori bete asmoz, “zenbait diziplina-tresna” ezarri nahi zituen. Proposamenak ez du aurrera egin, baina; gainontzeko talde guzti-guztiek kontra bozkatu dute.

Gogor egin dute, gainera, PPren aurka. Ahal Duguk leporatu dio "irakasleen autoritatea indartzea ondorioei soilik erreparatuta, indarkeriaren erroetara jo gabe".

"Irakasleak sozializatzea, elkarbizitzan heztea eta balioak irakastea da hezitzaileen helburua. Eta irakasleen duintasuna, autoritatea eta errespetua sustatu nahi badituzue, ez aplikatu murrizketarik. Irakasleek inbertsio handiagoa eta baliabide gehiago behar dituzte, eta propaganda gutxiago", esan du Maria de Simon Ezkerrako kideak, proposamenarekin kritiko.

EH Bilduk "eredu negargarria" sustatzea litzatekeela ziurtatu du, eta Geroa Baik "bide errepresibotzat" hartu du.

(Albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude