Parisko Akordioa ez betetzeak 250 milioi errefuxiatu klimatiko eragin ditzake

  • “Parisen hartutako konpromisoak ez baditugu betetzen, gaurtik hasita, 2050. urtera bitarte 250 milioi errefuxiatu klimatiko erbestera bultzatzeko arriskua dago”, esan du Jean-Claude Junckerrek Europako Batzordeko presidenteak Eurolegebiltzarrean.


2017ko ekainaren 16an - 12:09

AEBek duela bi aste Parisko Akordiotik aterako direla iragarri ostean, kezka nagusitu da klima aldaketaren aurka lanean daudenen artean. Munduaren egonkortasunarekin lotu du auzia Junckerrek, gogoratuz azken hamarkadetan hirukoiztu egin direla gizakiak eragindako hondamendi klimatikoak, urtean 60.000 hildako eragiten dituztenak.

Trumpen erabakiak ez duela Parisko Akordioaren amaiera ekarriko ziurtatu du Junckerrek bere hitzartzean: “Ekintza klimatikoak ez du itzulinguru gehiago behar. Hogei urte egin ditugu negoziatzen, orain ekintzarako unea da”.

Europak ez ditu CO2 emisio-tasak egokituko

Gehiengoz onartu du Europako Parlamentuak nekazaritzan, garraioan, eraikuntzan eta zaborretan gas isurketak gutxitzeko ahalegina eskatzea estatuei. Parisko Akordioaren barruko konpromiso honek 1990eko datuekin konparatuz gas emisioen %40 jaistea du helburu, 2030erako. Herrialde bakoitzaren BPGren araberakoa izango da egiten duen ekarpena.

AEBak munduan karbono gehien isurtzen duen bigarren estatua izanik –lehena per capita

mso-ansi-language:ES;mso-fareast-language:ES;mso-bidi-language:AR-SA">– , haren konpromiso falta konpentsatzeko neurriak eskatu dizkiete Europako agintariei, Parisko Akordioa bete nahi bada. Europar Batasunak, ordea, ziurtatu du bere emisio-tasak mantenduko dituela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude