Pardines eta faxisten errelatoak

  • Ia inork ez omen du Pardines guardia zibila ezagutzen. Terrorismoaren biktimen zentroko kapoetako baten aburuz populazioaren %1 inguruk. Zentro hori Gasteizen dago, zeren Toulousen, Hanburgon, Amersfoorten, Breendorken edota Espelanden inork halako zentro bat zabalduko balu, halako marko intelektualarekin: autoritate publikoek itxiko lukete. Estatu batzuetan, legeak daudelako; bestetzuetan, faxismoa esfera publikotik kanpo dagoelako.


2018ko ekainaren 11n - 10:18

Alegia, Oder ibaitik mendebalderako estatuetan, demokrazia homologatuetan, ez dira diktadura militarretako, diktadura faxistetan erresistentziek hildako polizia armatuak omentzen. Salbuespenak: neonaziek egiten dizkiete omenaldiak, eta munduko demokrazien lotsarako, Oderetik ekialderako estatu batzuetan omenaldi ofizialen parte dira.

Pardines nor den egungo Alemanian esplikatuta, erraz ulertuko lukete: Hirugarren Reichean errepideetako SAko kideetako bat litzateke. Eta beraz ez, inongo demokratak ez ditu Varsoviako ghettoa zapaltzean hil ziren Gestapoko, Waffen-Ssetako eta Wehrmachteko 1.000 biktimak gogoratzen –izango zituzten maitaleak, seme-alabak, gurasoak–. Eta, ordea, bai, fusilak, eskuko granadak, molotov koktelak erresistentzia gidatu zuten Anielewicz, Edelman, Cukierman, Apfelbaum, Iwansky eta enparauak munduko heroiak dira Europa ekialdetik Japoniara. Eta egungo Polonian ere monumentuak dauzkate. EAE Europako demokraziaren parte balitz Txabi Etxebarrieta nor zen ikasiko litzateke eskolan, telebista publikoan ez lukete emango diktadura bateko polizia armatu baten hilketa krimen gisa aurkezten duen zentroko zuzendarien hitzik. Baina hori demokrazietan da, han garbi dagoelako –"estatu subiranoaren segurtasunaren eta gizakion komunitatearen segurtasunaren artean gatazka bat dagoenean, gizakien komunitatea jarri behar dela aurretik"–, Norman Cousinsek defendatu zuen bezala. Han gizakia da aurrena, hemen Erregimena.

Albiste hau Berriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude