Paraguai: 35 urte arteko zigorrak Curuguatyko hilketengatik epaitutako nekazariei

  • Marina Cueko lurrak okupatu zituztenen eta poliziaren arteko liskarrek 17 hildako eragin zituzten 2012an; poliziak ziren sei. Fiskaltzak haien heriotzak soilik ikertu ditu.


2016ko uztailaren 14an - 12:32
Nekazariak aske uztearen aldeko protestak areagotu egin dira azken egunetan. (Argazkia: ANRed)

“Curuguatyko sarrakiaren” auziak badu epaia: 13 auzipetuetatik 11 kartzelara bidali ditu epaileak, sei polizia hiltzea, besteren lurrak bortxatzea eta erakunde kriminaleko parte izatea egotzita. Lau eta 35 urte arteko espetxe zigorrak ezarri ditu Paraguaiko Justizia Auzitegiak.

Marina Cueko lurrak okupatu zituzten nekazariak botatzerakoan izandako istiluetan hil ziren 11 nekazari eta 6 poliziak. Fiskaltzak, baina, azken horien heriotzak soilik ikertu ditu. ANRed atariaren arabera, “epaiketa inpartzialen prozedura jarraitu ez izanagatik zalantzan jarritako auzian eman da epaia”. Erabakia “gerta zitekeen okerrena da” nekazarien aldeko Movimiento 138 elkartearentzat: “Injustizia muturrera eraman dute. 2012ko estatu kolpea burutu dute honekin”.

Erakundearen arabera, “frogarik gabe” ezarri ditu zigorrak Justizia Auzitegiak. Horrez gain, gogorarazi dute Trinidad Zelaya auzitegiko presidentea “lurraren erabileraren inguruko korrupzio kasuek” zipriztinduta dagoela. Epaile gehienak lur jabe handiak direla salatu dute.

Sententziaren aurkakoek protestak abiatu dituzte epaia publiko egin orduko. Hala, auzitegiaren aurrean egonaldiak egin dituzte orain artean. Bere aldetik, Movimiento 138k manifestazioa deitu du astelehenerako. Oxfam eta Amnistia Internacionalek gaitzetsi egin dute epaia. Azken erakundeko Erika Guevarak adierazi duenez, “ez dago arrazoirik polizien heriotzak soilik ikertzeko. Gainera, nekazariek salatutako torturei jaramonik ez zaie egin”.

Hilketen egiletza, zalantzan

Istiluak gertatu zirenean zegoen gobernuak nekazariei bota zien heriotzen errua. Besteak beste, nekazarien artean Ejército del Pueblo Paraguayo talde armatuko kideak zeudela salatu zuten. Nekazarien defentsan ari direnek, aldiz, bestelako iritzia dute: Hilketak nekazariak erreprimitzen ari ziren bi polizia taldeen arteko tiroek eragin zituztela adierazi dute.

Gertakarien harira, Paraguaiko kongresuak kargutik kendu zuen Fernando Lugo presidentea, eta zenbaitek haren kontrakoek ordaindutako mafiak jo dituzte egiletzat. Movimiento 138ren kasua da: elkarte honen arabera, sarraskia “agrikulturaren negozioarekin jarraitzeko, nekazariak botatzeko, eta baliabide naturalen ustiapenarekin jarraitzeko” oligarka taldeek burututako plan baten emaitza da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude