argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Urkullu
“ETAren garaian adostasun handiagoa genuen Espainiako Gobernuarekin”
  • Espainiako Gobernuaren negoziaziorako borondate falta salatu du Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizko Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroan. 

Garazi Zabaleta 2015eko uztailaren 15
"ETA aktibo zegoen garaian EAEk eta Espainiako Gobernu zentralak adostasun eta akordio maila handiagoa zuten", Iñigo Urkulluren arabera (argazkia: zoomnews.es)

Lehendakariaren hitzetan, “ETA aktibo zegoen garaian EAEk eta Espainiako Gobernu zentralak zuten adostasun eta akordio maila handiagoa zen egun baino”. Taldearen desarmatze eta erabateko desagertzearen aldeko saiakera garaian, aldrebestzat jo du lehendakariak jarrera hau.

Rajoyren gobernuak Euskadiko autonomia deszentralizazio administratibo soilera murriztu nahi duela ere salatu du lehendakariak, eta euskal autogobernua errespeta dezala eskatu dio.

Gaineratu du Espainiako Estatuak 35 urte daramatzala Gernikako Estatutua bete gabe, eta Euskadiren irudi instituzionala txikiagotzen saiatzea leporatu dio, Estatuaren konpetentzien interpretazio hedakorra eginez eta euskal autogobernuaren konpetentziak, Estatutuan onartutakoak, kuestionatuz.