argia.eus
INPRIMATU
Paradisu fiskaletan negozioak egin dituzten ehunka pertsonaren zerrenda filtratu dute
  • Ikerketa Kazetaritzako Nazioarteko Kontsortzioak publikatu du zerrenda, Paradise Papers izeneko txostenaren bidez.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko azaroaren 6a

Paradisuko paperak izeneko txostena atera du argitara Nazioarteko Ikerketa Kazetaritzaren Kontsortzioak. Txostenean ehunka politikari, artista eta kirolariren izenak ageri dira besteak beste.  

Oraindik ez dute zerrenda osorik publikatu, hala ere, zenbait pertsona ezagunen izenak jakinarazi dituzte, Erresuma Batuko Isabel erregina, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, Madonna eta AEBetako presidentearen inguruko kargudun ugari ageri dira publiko egin duten zerrendan.

Espainiako Estatuko 600 pertsona daude zerrenda horretan, hala ere, horietatik bi pertsonen izenak jakinarazi dituzte gaur gaurkoz. Jose Maria Cano abeslaria eta Xavier Trias Bartzelonako alkate ohia (PDeCAT).

Filtrazioa Alemaniako egunkari batek jaso zuen eta honek Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Kontsortzioaren esku utzi zuen informazioa. Guztira 13,5 milioi inguru dokumentu filtratu zituzten. Panamako Paperekin alderatuta, oraingoan multinazional ugariren izenak ere agertu dira zerrendetan, esaterako Apple eta Nike.