Paperik gabeko hogei pertsona atxilotu ditu Poliziak Bilbon

  • Bilboko Zorratzaurreko pabilioi batean lotan zeuden hogei bat lagun atxilotu zituen atzo Poliziak eta SOS Arrazakeriak salatu duenez horietako zenbait kanporatze aginduak ireki dizkiete. Beste batzuk atzerritarrentzako barneratze zentroetara eraman dituzte, eta horiek ere kanporatzeko arriskuan leudeke.


2011ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
SOS Arrazakeria

Hain zuzen, atzo arratsaldean manifestazioak egin zituzten Hego Euskal Herriko lau hiriburutan barneratze zentroak ixteko eskatuz, eta bide batez, Poliziaren operazioa salatzeko. Horrez gain, Espainiako Estatuko herrialdeetako 350 elkartek eta milatik gora pertsonak manifestua sinatu dute Espainiako Gobernua prestatzen ari den barneratze zentroentzako arautegiaren inguruan dagoen “ilunkeriaz” ohartarazteko, besteak beste.

- Manifestuari babesa emateko webgunea (gaztelaniaz)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude