Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak bere kargua utzi du. Aste honetan bertan bi alderdi nagusiek osaturiko behin-behineko koalizio gobernua jarriko da boterean. Aste nahasiarn ondoren, pasa den ostiralean Yorgos Papandreuk Parlamentuaren konfidantza botua lortu zuen koalizio gobernua sortzearen baldintzapean.
Konpromezu hori atzo egiaztatu zen oposiziarekin behin-behineko gobernu bateratu baten sorrera adostu eta gero. Hitzarmena bideratzeko, lehen ministroak bere postuari uko egin behar izan zion, oposizioak baldintza hori jartzen baitzuen.
Gauzak horrela, Greziako bi alderdi nagusiak Papandreuren partehartzerik gabe arituko dira elkarlanean krisi egoera larriaren aurrean herrialdea bideratzeko. Exekutibo berri hau izango da adostutako erreskate plana eta murrizketak aurrera eramatearen arduraduna. Ondoren, hauteskunde legegile aurreratuak egin beharko dira datorren urteko otsailaren 19an.