argia.eus
INPRIMATU
Pantxoa Bergara ‘Xabaltx’: “Naturaren eta tabernaren beharra badut. Batez betetzeko, gero bestean emateko”

2007ko abenduaren 05

"Ez naiz eskema batzuetan sartzen! Baina ez da ikusminik programatzaileen partetik! Jendea alferra da! Eta irrati programatzaileek ere ez dute beraien lana egiten! Barkatu, baina horrela da! Bereziki Ipar Euskal Herriari begira! Ez baldin bada Xalbadorren gauza bat, Mattinena, ez baldin bada Peio eta Pantxoa, ala Pierpol Berzaiz, ez dira interesatzen! Eta erdiak hilak dira! Zer lotsa, zer ahalkea! Sorkuntza, gazteak laguntzea, bultzatzea... Ez du nehork indar hori egiten! Iparraldean, urtero gorpu zaharrak errautsetatik kentzen dituzte, Olentzeroren kantua berriz mixatuz... Horrela da herri bat aitzinarazten? Horrela da kultura bat biziarazten?" (2007-12-05)