AEB

Pantera Beltzetako kide bat 44 urteren ostean aske

  • Marshall “Eddie” Conway aste honetan askatu dute, kartzelan berrogeita lau urteko zigorra bete ostean.


2014ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Conwayren aurkako akusazioa polizia baten deklarazioan eta Pantera Beltzarekin zeldan hitz egin omen zuen preso baten hitzetan oinarritzen zen(Arg: Eclidebate)

AEBetako Pantera Beltzak mugimenduko kidea 1970ean kondenatu zuten, Baltimoren polizia bat erail izana egotzita. Conwayk ordea, errugabe dela esan du beti.

Atxilotu zuten momentuan Pantera Beltzak taldeko kide zen Conway. Afroamerikarren eskubideen alde lan egin zuen talde de hori FBIren jomuga nagusi izan zen 80. hamarkadan. Estatu Batuetako inteligentzia taldeak antolakundea suntsitu asmoz COINTELPRO kontra-inteligentzia taldea jarri zuen martxan, Pantera Beltzetan infiltratu eta barnetik suntsitzen saiatzeko.

Conwayren aurkako akusazioa polizia baten deklarazioan eta Pantera Beltzarekin zeldan hitz egin omen zuen preso baten hitzetan oinarritzen zen. Ez zegoen bestelako frogarik, ez hatz-aztarnarik.

Mundu mailako oihartzuna izan zuen Pantera Beltzaren kasuak, eta hainbat hamarkadatan eskatu izan da Conwayren askatasuna, epaiketa justurik eduki ez zuela eta preso politikoa zela adieraziaz. “Nire epaiketak iraun zituen zazpi egunek erakusten dute estatu polizial batean bizi garela” adierazi zuen Conwayk epaiketa pil-pilean zegoenean.

Presoaren askatasuna eskatzen zuen mugimendu zabalaren eraginez Baltimoreko udalak indultua eskatu bazuen ere, Conway COINTELPRO programa oraindik ezezaguna zenean juzgatu zuten, eta berari egotzi zioten poliziaren hilketa.

Bizi osoko kartzela zigorra ezarri bazioten ere, Pantera Beltz ohia baldintzapeko askatasunean dago orain, 44 urteren ondoren, fiskalek kondena aldatzea erabaki baitute.

67 urte ditu egun Marshall “Edie” Conwayk, eta behin kartzelatik aterata Friend of a Friend erakundean lanean jarraituko duela adierazi du, gazte eta ahulenei kartzelako sistema gogorrari aurre egiten laguntzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


Eguneraketa berriak daude