Pantera Beltz ohi Robert Seth Hayes baldintzapean aske utzi dute asteartean 45 urte kartzelan egin ostean, Democracy Now-n informatu dutenez. 1973an espetxeratu zuten New Yorkeko polizia bat hiltzea egotzita.
25 urte espetxean egin ostean, 1998. urtetik baldintzapean aske uzteko baldintza legalak bazeudela argudiatu dute bere aldeko kanpaina egin dutenek.
Azken urteetan bere osasunak nabarmen arren okerrera, hamar aldiz ukatu zioten baldintzapeko askatasuna libre utzi aurretik.
Hemen bere askatasuna eskatzen zuen afixa bat.