Palmako feminista auzipetuen aurkako epaiketa abian da

  • Irailaren 29 eta 30ean epaituko dituzte sei manifestariak. 2014ko otsailean Palmako Sant Miquel elizan abortu aske eta doakoaren aldeko ekintzan parte hartu zuten beste hogeitik gora pertsonekin. Palmako apezpikuak lau urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuentzat –Fiskaltzak urte eta erdikoa–. Manifestazioa egin dute asteazken iluntzean, auzipetuen absoluzioa eskatuz.


2016ko irailaren 29an - 10:53

Gurtza askatasunaren aurkako delitua eta eliza okupatzea egotzita epaituko dituzte. Ekintzan parte hartu zuten zazpi pertsona atxilotu zituen Poliziak astebetera, apezpikuaren salaketaren ostean. Atxilotuetako bat adingabekoa zen protesta egin zenean eta 2014ko abenduan 100 orduko gizarte lanetara zigortu zuten.

Irailaren 26an auzipetuetako hiru, feministei babesa emateko taldeko bozeramailea eta auzipetuen abokatua bildu ziren Palmako apezpikuarekin, hark luzatutako eskutitzaren ondotik. Ez ziren ados jarri, Sonia Domènech feministen aldeko bozeramaileak azaldutakoaren arabera. La Directak jaso duenez, ekintza “akatsa” izan zela esan eta leku “desegokian” egin zutela publikoki azaldu beharko lukete feministek, apezpikuak zigor eskaera baztertzeko. Auzipetuek argi daukate: “Ez gara damutzen eta ekintza legezkoa izan zen”. Epaiketa “politikotzat” jo dute.  

Sei auzipetuen aldeko manifestazio ugari izan dira bi urtean. 100 pertsona identifikatu zituen Poliziak horietako batean, eta zortzik 300 euroko isunak jaso zituzten.

Irailaren 28ko manifestazioan ehunka pertsona bildu dira:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude