Palestinarren "Itzulerako Martxa Handiaren" protestak aurrera darrai, Israelek hiru astean 32 pertsona hil arren

  • Palestinarrak hirugarren ostiralez Gaza eta Israelen arteko mugan elkartu dira, “Itzulerako Martxa Handiaren” baitan. Palestinar bat hil eta gutxienez 200 zauritu dituzte soldadu israeldarrek ostiraleko protestan, SBS News-ek dioenez.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko apirilaren 17a
Palestinarrak harriak jaurtitzen erantzun zioten soldadu israeldarren erasoari (Arg: SBS News)

Israelgo soldaduek gutxienez 32 palestinar hil dituzte martxoaren 30ean Israelen okupazioaren aurkako martxa hasi zenetik. Protestak maiatzaren 15erarte luzatuko dira.

Democracynow atariak palestinarren eskubideen aldeko AEBtako kanpainaren zuzendari Ramah Kudaimirekin hitz egin du, eta esan du AEBk Palestinan burutzen dituen ekintzak eragin zuzena duela palestinarren eskubideengan. AEBk Israeli ematen dion “laguntza militarra” eteteko eskatu du.

Itzulerako Martxa Handia martxoaren 30tik maiatzaren 15era luzatuko den protesta da, zeinetan Gazako 2 milioi biztanletik 1,3 milioik parte hartzen baituten. Parte hartzaileak errefuxiatuak dira, eta 1948an Israelgo estatua sortu zenean bortxaz kendutako etxeetara itzultzeko eskubidea aldarrikatzen dute.

Martxaren hiru asteetako laburpen bideoa:

 

 

Kanal honetan artxibatua: Palestina

Palestina kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-20 | Axier Lopez | Ohiane
70 urte eta Davidek ez du etsi

Israelgo Estatu sionistak 70 urte bete ditu maiatzaren 14an. Ezin laburbildu liteke lerro hauetan 70 urteotan eragindako minaren zerrenda, palestinar, siriar eta libanoarrei indarrez lapurtutako lurretan.


Erraietatik madarikatzen zaituztet

Aurreko bi kolaborazioetan ez bezala, oraingo honetan beste gai batez aritu nahiko nukeen; baina errealitate tematiak etengabe Palestinara narama. Gaur Nakba eguna da, hondamendiarena. Gaur, 2018ko maiatzaren 15ean, 70 urte betetzen dira mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu zuenetik; ospakizun eguna palestinarren garbiketa etnikoaren defendatzaileentzat eta zorigaiztoko efemeridea zazpi hamarkada geroago, amaigabeko gurpil zoro makabro batean murgilduta izanagatik,... [+]


2018-05-16 | Axier Lopez
Israelgo Gobernuak dio tiro egin diela palestinarrei "ezin dugulako hainbeste jende espetxean sartu"

Netanyahuren Gobernuak, AEBetako Gobernuaren antzera, lehen unetik babestu du Israelgo armadaren jarrera oldarkorra. Horren froga da Israelgo Gobernuaren eledun Michal Maayanek Irlandako RTÉ News kateari esandakoa.


2018-05-16 | ARGIA
Palestinarrak sorosten ari diren mediku eta laguntzaileak ere tirokatu ditu Israelek

“Behar bezala identifikatuta eta behar zen lekuan nengoen, oso esperimentatuta nago. Frankotiratzaileak niri tirokatzea ez zen hutsegitea izan”. Horrela kontatu du Tarek Loubani mediku kanadarrak, astelehenean Gazako protestetan palestinar zaurituak sorosten ari zen bitartean Israelgo armadak hankara tiro egin zion unea. Tiroketan, Loubaniren laguntzailea hil zuten militar israeldarrek. Protestak hasi zirenetik, mediku eta laguntzaileen aurkako 229 eraso salatu ditu Osasunaren Mundu... [+]


2018-05-16 | ARGIA
BIDEOA | Honela egin die eraso Israelgo armadak kazetariei

Al Jazeera hedabidearentzat lan egiten duen Hoda Abdel-Hamid kazetariak bideo labur bat zabaldu du Twitter bidez, zeinean ikusten den Israelgo armadak Gazako sarraskiaren berri ematen ari diren kazetariei eraso egin ziela.


2018-05-16 | Arabako Alea
Israeli boikota egitera deitu dute Gasteizen, Palestinaren aldeko elkarretaratzean

Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute, eta Nakba eguna gogoratu dute. 

 


Al Nakba

Amesgaizto batetik esnatzen gareneko itolarri sentsazioa bularraldean, irudika al dezake inork itolarri horrekin bizitzea, bizirautea. Irudika al dezake inork norbere herrian bertan deserriratzea, etxea utzi behar izan eta 70 urte luzez itzuli ezin izatea. Maiatzaren 15a Nakba edo hondamendiaren eguna da palestinarrentzat. Palestina ez da lokartzen, eta ez daude ametsetan, errealitate gordina dute parez pare eta begi bat ez, bi begi zabalik izanagatik ere makinaria sionistak kontrolatzen dizkie... [+]


2018-05-15 | ARGIA
Nakba oroitu eta Gazan gertatzen ari dena salatzeko elkarretaratzeak gaur hiriburuetan

Israelgo estatua eratu zela 70 urte betetzen diren honetan, Israelek sarraskia eragin du beste behin Gazan. Nakba oroitzeko hiriburuetan deituta zeuden elkarretaratzeetan Gazan gertatutakoa salatuko da.


2018-05-15 | Miren Osa Galdona
Israelek astelehenean hildako 60 palestinarren izen-abizenak eta adina

Azken kontaketaren arabera, gutxienez 60 palestinar hil eta 2.400 zauritu ditu tiroz Israelgo armadak Gazan; 2014tik Israelek egun bakar batean hiltzen dituen zibil kopuru handiena da. Middle East Eye hedabideak biktimen izen-abizenak eta adinak jaso ditu sarraskien biharamunean. Guztiak gizonezkoak dira eta 14 urtetatik 35 urte arteko adina zuten. Gaur jakin da hilen artean dagoela 8 hilabete haur bat ere: Laila Anwar Al-Ghandoor.


2018-05-14 | ARGIA
58 palestinar hil ditu Israelek, AEBek enbaxada Jerusalemera eramatearen aurkako protestetan

Astelehen benetan iluna gertatu da maiatzaren 14a Palestinako Gazan. AEBetako enbaxada Jerusalemera lekualdatzearen aurkako protesten kontra tirokatu du Israelgo Armadak, gutxienez 58 hildako eta 1.500 zauritu eraginez. Zenbakiak etengabe doaz gora.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude