Gazte palestinar bat larri, hainbat israeldarren artean jipoitu ostean

  • Hainbat israeldarren artean gazte palestinar talde bat jipoitu zuten ostiralean Jerusalemgo Sion plazan. Palestinar batek larri zaurituta ospitalean jarraitzen du. Poliziak jakinarazi duenez erasoaren unean bertan zeuden lekukoek ez zioten lagundu lurrean zegoen gazteari. Momentuz ustezko erasotzaileak diren bost gazte atxilotu dituzte.


2012ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Palestinar bat larri zaurituta dago ostiraleko jipoien ondoren.

Lekukoek adierazi dutenez israeldarrek "arabiarrak hil" ohiukatzen zuten behin eta berriz eta horren ondoren etorri zen erasoa. Larri zauritutako gazte palestinarrak buruan du kolpe handiena. Bertan zeudenek ez zioten laguntzarik eskaini erasotuari, Haaretz egunkariak azaldu duenez konorterik gabe zegoen lurrean eta lekukoek hilik zegoela uste zuten.

Poliziak aditzera eman duenez gertatutako erasoa Jurusalemen gau askotan izaten diren erasoetako beste bat baino ez da izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Eguneraketa berriak daude