argia.eus
INPRIMATU
Palestinari Euskal Herritik egindako hamaika begirada ostiraletik aurrera ARGIAn
ARGIA @argia 2014ko martxoaren 12a

BILADI HADI elkartasun brigada

Biladi hitzak arabieraz “nire herria” edo “nire lurra” esan nahi du, eta palestinarren ereserkiaren izenburua ere bada. Biladi Hadi 2010eko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada izan zen, kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean diharduten euskal herritarrek osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta ikasleek, besteak beste. BDS edo Israeli Boikot nazioarte mailako egitasmoaren oinarrien baitan lan egin zuten proiektuaren esparru gzutietan.

Bidaia joan-etorriko lan gisa ulertuta, Palestinan ikusi eta ikasitakoa oinarri, argazki-liburua, musika diskoa, hitzaldi sorta eta argazki erakusketa sortu zituzten. Biladi Hadi blogean astero lan horien edukiak zabalduko dituzte.

Brigadaren inguruan inguruan proiektuko bi kidek egindako bideo-errreportajea da ondorengoa.