Palestinara doa berriro ere Askatasunaren Ontzidia

  • Marianne, Askatasunaren Ontzidia itsaso Atlantikoan da Gazara bidean. Astelehenean irten zen Galiziako Beue herritik eta bere hurrengo geldialdia Lisboan izango du.


2015eko ekainaren 03an - 09:57
Marianne Askatasunaren ontzidia Gazarantz abiatu da Rumbo a Gaza egitasmoaren barnean (Argazkia: Palestina Libre)

Ondoren Motrilerantz abiatuko da eta Mediterraneo itsasoa igaro ondoren Palestinara iritsiko da. Aurreikuspenen arabera ekaina bukaeran Gazan hartuko du portu.

Bidai honen sorburua Rumbo a Gaza iniziatiban dago, eta Israelek Palestinako populazioaren aurka inposatzen duen itsas blokeo ilegala salatzea du helburu. Barkuan soilik kazetari bat doa, Eduardo Muriel La Marea guneko kazetaria hain zuzen ere.

Iniziatibaren lehen ontzidia 2010eko maiatzean atera zen Europatik. Israeleko armadak laguntza humanitarioa eta kooperanteak zituen bukeak erasotu zituen. Estatu sionistaren abordaiak 10 pertsona erail eta 50 zauritu utzi zituen. Gertaerak nazioarteko komunitatearen gaitzespen irmoa ekarri zuen Israelen aurka.

Israelek Palestinaren aurkako blokeoa hasi baina lehen arrantza Gazako biztanleentzat oinarrizko diru sarrera bat zen.

Aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldian Ander Iriartek zuzendutako Sumud film laburrean ikus daitezke Israelgo Gobernuak palestinarrei nekazaritzan eta arrantzan ezarritako blokeoaren ondorioak.

Film laburraren trailerra:

2012.urtean Estelle Askatasunaren ontzidia Donostia eta Bermeoko portuetan ontziratu zen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude