Palestinan urtero 700 adingabe atxilotzen eta torturatzen dituzte, Unicef-en arabera

  • Urtero 12 eta 17 urte bitarteko 700 palestinar inguru atxilotzen ditu Israelek. Horrela azaldu du Unicef-ek plazaratutako txostenak. Erakundeak atxilotutako umeek jasotzen duten tratua aztertu du, eta jarduera "krudelak" topatu dituzte.


2013ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gazte palestinar bat protesta batean atxilotua (Argazkia: AFP/Hazem Bader)

Txostenaren arabera, tratu txarrak umeak preso hartzen dituzten momentutik hasten dira. Armadun militarrek gau erdian esnatzen dituzte eta galdeketa gunera “lotuta, begiak estalita, lo faltarekin eta muturreko ikara egoeran” eramaten dituzte.

Behin atxilotuta, ume askok gehiegikeria fisikoak eta hitzezkoak jasaten ditzuzte, eta janaria, ura eta sendagaiak lortzeko arazoak izaten dituzte, Unicef-ek dioenez. Horretaz gain, familia eta abokatuekin harremanetan jartzeko oztopoak jartzen dizkietela jasotzen du txostenak. Batzuek ez dute inongo lege aholkularitzarik izaten.

Adingabeei israeldar militarrei edo kolonoei harriak botatzea atxikitzen diete normalean. Gehienetan, txostenaren arabera, behartuta aitortzen dituzte delituak. Izan ere, galdeketetan “heriotzarekin, biolentzia fisikoarekin eta bortxaketekin” mehatxatzen dituztela salatu du Unicef-ek.

Normalean, umeek aurrean jartzen dieten hebreeraz idatzitako dokumentua sinatzen dute, nahiz eta gehienek hitz bat ere ez jakin.

Umeak atxilotzean auzitegi militar baten aurrean erantzun beharra Israelen bakarrik gertatzen da, umeen babeserako Unicef-eko aholkulari Jean-Nicholas Beuzen arabera. Beste herrialde batzuetan salbuespen moduan aplikatzen da neurri hori, baina ez sistematikoki.

Israelek adierazi du ondorioak aztertuko dituela, eta Unicef-ekin batera lan egiteko prest dagoela.

Erakundeak aurkeztutako txostena 2009tik aurrera emandako 400 kasu baino gehiagotan oinarrituta dago. Besteak beste, lege agiriak, gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeek ematen dituzten estatistikak, eta NBEk eta GKEek emandako datuak baliatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude