Palestina, olibondoen arteko gatazka

  • Urri amaieran Euskal Herriko laborari eta herritarrez osatu ordezkaritza bat izana da Palestinan lurralde okupatu honetako erakundeekin elkartzeko. ELB sindikatuaren izenean Ana Bados joan da. Egonaldi laburrean ikasitakoen berri eman du.


2014ko abenduaren 02an - 11:11
Azken eguneraketa: 2014-12-05 13:34:13

Azken aste hauetan Palestina kasik egunero agertzen da berrietan. Gehienetan palestinarrak egindako ekintzen berri ematen digute eta beraiek eragindako hil edo kaltetu zenbatzen dute. Horren ondorioz, Israelek hartutako neurriak gainetik aipatuz. Baina ba al dakigu Palestinan zer gertatzen ari den? Palestinarren egunerokotasuna nolakoa den?

Gu, laborariak izanki, laborari eta arrantzale palestinarren egoerari interesatu gara UAWC, Palestinako laborarien sindikatuak eskatuta. UAWC (Union of Agricultural Work Comittees) berriki sartu da La Vía Campesina mugimenduan. Gure delegazioa, Andaluzia eta Euskal Herriko sindikatu eta elkartez osatuta zegoen, bi helburu nagusiekin: UAWCeko kideei gure elkartasuna eta gure atxikimendua helaraztea Israelen okupazioaren aurrean eta laborarien giza eskubideen urraketa sistematikoen berriak eta lekukotasunak hartzea, “Laborarien eta laborantxako langileen giza eskubideen aitortza guttuna”ren markoan. Giza eskubideen bermatzeko tresna berri hau Genevan (NBEaren baitan) eztabaidatzen ari da gaur egun.

Prestatzen ari garen txostenak balio izan nahi du tresna honen onarpena bultzatzeko. Huna hemen gure esperientzia. Bizitzan zehar ahaztuko ez duguna.

Azaroaren 1ean abiatu ginen Palestinara buruz. Palestinara, Israeletik pasatuz noski, Palestinan zegoen aeroportu bakarra Israelek desagertarazi zuelako uztailan Gazan egindako azken suntsiketan. Israelek kontrolatzen ditu Palestinako muga guziak, ezin duzu sartu edo atera Palestinatik Israelen baimenik gabe.

Berez, Israelen okupazio politikak bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, ahal duen lur gehien bereganatu eta bestetik, lurra horretan bizi den jendea kanporatu. Palestinan gertatzen ari denari izen batzu eman ahal dizkiogu: okupazioa, kolonizazioa, garbiketa etnikoa,  apartheid. Gazako erasoak beste izen badu: genozidioa.

Tel Aviveko aeroportutik zuzen Jerusalemerat joan ginen. Ekialdeko Jerusalemera buruz. Palestinako hiriburua, gatazkaren bihotza, Palestinaren autodeterminazio eskubidea eta 1948ko errefuxiatuen itzultzeko eskubidearekin batera.

Eguneko argiarekin ikusita, Palestina leku lehorra iruditu zitzaigu, lur pobrea. Hori da paisai nagusia Jerusalemen inguruetan, baina hor eta hemen ikusten ditugu oasis itxurako leku batzuk. Israelek okupatutako lurrak dira. Israelek Palestinako ur-baliabideen %90a kontrolatzen du. Gaur egun israeldar batek duen ur kopurua zazpi aldiz gehio da palestinar batekin konparatuta. Palestinarrek beraien etxe gainean eurien ur-andelak dituzte, Israelen murrizketei aurre egiteko. Israeldarrek dena kontrolatu nahian, ur-andelak tirokatzen dituzte. Israelen kontrola nabarmena da leku guztietan, erotzeko modukoa. Eta egoera honetan, nun eta nola demontre bizi dira laborariak?

Jerusalemetik urruntzen garen heinean olibondoak agertzen dira maldetako terraza guzietan. Palestinan landatuak dauden lur erdia okupatzen dute olibondoek. Eta hor eta hemen, gordetzen balira bezala, beduinoen kanpamendu xumeak, beraien ardi edo ahuntz tropekin, ahal duten lekuetan, beraien bizimodua mantendu nahian Israelgo mugitzeko murrizketen aurrean.

Lehen esan bezala, Israelek nahi duena da Palestinako lurrak bereganatzea. Hori dela eta, laborariak bere jomugan daude eta aldi

berean, laborariak dira erresistentziaren lehenengo lerroa. Laborariak beraien lurretatik kanporatzeko, Gobernu sionistak praktika desberdinak erabiltzen ditu: lurren konfiskazioa, nahitaezko desjabetzea, hormaren eraikuntza, etxea edo etxaldearen bastimenduen eraistea, zuhaitzak errotik ateratzea, animalien konfiskazio edo hiltzea edota ura erabiltzeko debekua. Praktika hauek indarrean ezartzeko aginduak, agindu militarrak dira eta horien aurrean legeak balio gutxi dauka.

Kolonien eta hormaren eraikuntzen geroztik, laborariek zailtasun asko dituzte beraien lurretara joateko. Laborari anitzek beraien lurrak hormaren beste aldean dituzte, Israelek horma eraiki baitzuen interesatzen zitzaion lekuan eta ez 1949an bi estatuak banatzeko markatu zen marra berdetik.

Lurra eta uraren desjabetzea, kolonien handitzearekin batera dator. Koloniak handiagoak izanez, segurtasun perimetroa, errepide israeldarrentzat, kontrola eta palestinarren lurren desjabetzea handitzen da etengabe. Israelen nahiak ez duelako mugarik eta Israelentzat palestinarrek ez dutelako eskubiderik beraien lurretan bizitzeko.

Baina Israel haratago doa bere okupazio eta kanporatzeko estrategian. Gobernu sionistak xekatzen duena da laborarien bizimodua desagertaraztea, laborantxari lotuak daudelako Palestinaren historiaren sinbolo anitz, olibondoak bezala. 2014ko lehenengo hiru hilabetetan, Israelek errotik atera ditu 8.480 olibondoak. Lurralde okupatuen errealitatea gorde nahian, konfiskatzen dituzten olibondo horiek kolonietan plantatzen dituzte erraiteko koloniak aspalditik hor direla eta lur horiek betidanik israeldarren lurrak izan direla.

Egoera latza honetan, laborarien kopurua mantendu egin da. Zailtasun guztien aurrean Palestinako laborariek ez dute amore ematen, beraien identitatea lurra eta laborantxari lotuak baitaude. Badakite elikaduraren subiranotasuna laborantxatik pasatzen dela eta erresistentziako egoera honetan elikagaiak ekoizten dituena bizirauten dela.

Hala ere laborantxatik ateratzen duten etekina asko murriztu da eta kasu askotan ez dute gehio etekin ekonomikorik ateratzen beraien lanetik. Pertsonen mugimenduak murriztuak dauden bezala, produktuak ere Palestinan herri batetik bestera eramateko zailtasun handiak dituzte. Israelek kontrolatzen dituenez muga eta barneko kontrol guztiak, Palestinak ezin du inportatu edo esportatu ezer ez.

Honen kasu adierazgarriena da Gazari egiten dioten blokeoa. Erosten dituzten produktu guztiak askoz garestiagoak dira, Israeldarrak direlako edo Israeldarren eskuetatik pasa direlako. Merkatuetara joateko beraien ekoizpenak saltzeko, gehienetan kontrolak pasa behar dira. Askotan kontroletan ekoizpen galkorrak dituztenei errefusatzen diete pasatzea, ekoizpena usteldu arte. Aukera bakarra beraien produktuak saltzeko merkatu lokala da. Merkatu lokalean ere, Israelgo produktuak sartzen dira, palestinar produktuak baino askoz merkeago eta prezioa lurretik botatzen. Egoera honetan ezin dute lehiatu Israelgo edo kanpoko produktuekin. Gainera, ura eta ongarrien murrizketarengatik ekoizpen produktibitatea asko jausten da eta ekoizpenen hautua murrizten da. Etxaldea mantendu ahal izateko, familiako norbait kanpora joan behar da lanera, gehienetan Israel pean dauden etxalde edo industrietara.

Egoera jasanezin honen erdian, UAWC-ek saiatzen du laborariak antolatzea eta beraien eskubideen defenditzea. UAWC 1986an sortu zen laborarien mugimendua sustatzeko, oraindik beraien aktibitateak debekatuak zeudenean. 200 komite lokalak sortu ziren orduan Palestina osoan eta gaur egun beraien oinarri sozialetik beti bezain hurbil daudela diote, hori baita beraien baloreak mantentzeko eta helburuak lortzeko modu bakarra.

Erresistentziaren kontra, Israelek atxiloketa administratiboak erabiltzen ditu usu. Atxiloketa mota honekin, sei hilabeteko espetxealdi prebentiboa berritu ahal du etengabe epaitegitik pasa gabe. UAWCeko zuzendaritzako kide bat, Abdul Razeq Farraj forma honen pean espetxeratua dago. Zortzi urte pasa dira bere atxiloketatik. UAWCeko bulego guztietan Abdul askatzea eskatzen duten afitxak ikusi ditugu.

Eta deusek ez badu berak espero dituen emaitzak ematen, Israelek badauka beste estrategia bat, Gazan erabilitakoa behin eta berriz, lurralde bat suntsitzea eta bere biztanleria hiltzea. Uztailan Israelek 10.000 tona lehergailu bota zituen 360 kilometro karratuen gainean, 30 tona metro karratuka. Bi bonba atomiko botatzea bezalakoa.

Hori aski ez balitz bezala, Israelek etekin ekonomikoa ateratzen du okupaziotik, nagusiki Jordaneko bailaran okupatuak dauden laborantxako lurretatik eta Itsas Hilaren inguruko dagoen turismo eta produktu kosmetikoen industriatik. Jordaneko Bailararen laborantxako ekoizpenen balorea israeldar kolonietan urtero 100 milioi eurokoa da. Israelgo esportazioen %20a Europa Batura doa.

EBa da Israelgo komertziozko lehenengo partaidea. Palestinak aldiz, 3,4 miliar euro galtzen ditu urtero Israelgo okupazioarengatik.

Egoera honetan harritu gaituena behin eta berriz izan da palestinarren dignitatea eta beraien kapazitatea berriz hasteko. Mila aldiz suntsituko du Israelek Palestina eta mila aldiz palestinarrek berreraikiko dituzte beraien etxeak, etxaldeak, eskolak, ospitaleak, errepideak eta beste guztia. Palestina ez dago inoren zain bere borroka aurrera eramateko baina zerbait entzun badugu egun  horietan izan da, bakarrik sentitzen direla, eta are gehiago laborariak.

Israelek ez dauka bakerako planik, ez duelako bakea helburu bezala. Beraiek nahi dutena da ahal den bezain luze mantentzea zonaldeko indarra bezala baina badakite horrek ez duela betirako iraunen. Israeldarrek hormak eta alanbre-hesiak eraikitzen dituzte eta saiatzen dute palestinarrak gheto-etan isolatzen baina ghetoa israeldarren buruan dago. Palestinarren buruak aske dira eta nahiz eta lur okupatu batean bizi, beraiek lur aske batean pentsatzen dute. Zerbait eramaten badugu bidai honetatik da geroa  palestinarrena den ziurtasuna.

Palestinak bizi duen giza eskubideen urraketa sistematikoa behin eta berriz izan da dokumentatua eta salatua. Egoera honen aurrean, Mendebaldeko herrien posizioa lotsagarria da. Erdi bideko posizioek ez dute gehiago balio. Herri baten suntsipen baten aurrean gaude. Ezin dugu bakarrik utzi. Sudafrikan apartheid aurrean egin zen bezala, Israeli boikot egiteko momentua da. Palestinako mugimendu guztiak batu dira BDS kanpainan, hiru ardatz nagusi daukana: Boikota Israelgo produktu guztiei, enpresen desinbestisimendua Israelen eta erakunde internazionalen eta gobernuen Santzioak Israeleko Gobernuari.

Gure elkartasuna adierazteko momentua da, gure kontsumo erabakiekin eta presioa egiten bai enpresei eta bai Gobernuei. Bakoitzaren inplikazioarekin, lortuko dugu. FREE PALESTINE!

Ana Bados

Adierazgarria

• Surif eta Al-Jaba. Surif eta Al-Jaba, Zisjordaniako hego-mendebaldean, ondoan dauden bi herri palestinar dira, lehen 4 kilometrozko

errepideak lotzen zituenak. Al-Jaba herri txikiena izanda, eskola  edo ospitalera joateko Al-Jabako biztanleak Surifera joaten ziren

Bigarren Intifada baino lehen. 2002an bi herrien artean Israelek horma eraiki zuen eta alde batetik bestera pasatzeko ate bat, militarren kontrolpean. Al-Jabako laborari anitz bere lurrak Surifen dituzte eta aldrebes. Hormaren bi aldetan 300 metroko segurtasun pe-rimetro bat dago. Lur horietan debekatuta dago sartzea. Orain herri batetik bestera joateko, 20 kilometro bidea egin behar da. Al-

Jaban zerbitzurik ez dutenez, biztanle asko Surifera joaten dira bizitzera eta Al-Jabako lurrak Israelek oraindik errazago konfiskatzen

ditu.

• Jayus (Qalqilya). Jayus Zisjordaniako ipar-mendebaldean dago, Qalqilya zonaldean. 1945 baino lehen, Jayus itsasoraino heltzen

zen. 2002an horma eraiki zuten eta Jayusen lur onenak hormaren beste aldean geratu ziren. Beraien lurrei joateko baimen berezi bat behar dute. Atea hiru aldiz egunean irekitzen dute ordu erdi besterik ez. Nahiz eta baimena ukan, segurtasun arrazoiengatik

sartzea ukatzen ahal dute noiznahi. Palestinako ur-baliabide gehienak Qalqilyan daude eta hala ere arazoak dituzte ura eskuratzeko, edozein konponketa egiteko Israelen baimenaren pean daudelako.

Qalqilyan 55 herri palestinarrak eta 27 kolonia israeldarrak daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-04-14 | Jakoba Errekondo
Odolezko laranjak

Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


Eguneraketa berriak daude