"Euskaraz aritzea kosta egiten zait. Esan dezakedana da Aupa Etxebeste!-z ditudala bizitza profesionaleko oroitzapen onenak. Esnal eta Altunarekin lan egitea opari bat izan zen. Pertsona bikainak dira. Beste zuzendari batek pertsonaia euskaraz egitea proposatu izan balit, zailagoa izango litzateke. Haiek bazekiten nire euskara maila zein zen, baina esperientzia zoragarria izan zen (...) Gidoia gustatzen bazait, edozein pertsonaiak egiten dit ilusioa, berdin zait txikia ala handia den. Hunkitu egin behar nau". (2007-09-27)