Pablo Zubikarai Iruñeko Mira antzokiko zuzendariak 26 egun iraun duen gose-grebari amaiera eman zion atzo (27), medikuak hala gomendatu ostean. Zubikarai oso makal zegoela esan zuten medikuek eta arratsaldean Nafarroako erietxera eraman zuten. Mira antzokiko zuzendariak berak igorritako prentsa oharrak dioenez, "Mira antzokia ixteko arriskua hor dago, garbi geldi dadila. Ea laster datorren irtenbidea, eta antzerkiaz hitz egin dezakegun. Gogoratu nahi dugu programazioak aurrera jarraitzen duela, eta segiko dugula, uzten diguten arte".