argia.eus
INPRIMATU
Pablo Sastre, gauza guztien zergatiaz

2007ko maiatzaren 08a

"Normalean sistematikotasuna, editoreek inposatzen didate: nonbait komeni da, behin hitz bat erabiliz gero, beti hitz bera, edo berdin idatzirik, erabiltzea, komak halako tokietan... Nik, neuretik, oreka bat bilatzen dut garaiko arauen edo garaiko garbizaletasunaren eta berez neureagoa, eta bistan dena, hain garbizalea ez den ahozko etorriaren artean. Hori esanda, egia da ez dudala gustoko hizkuntza garbirik. Zerbait oso bitala da, erraietatikoa. Euskara baturaino heltzen naiz, eta horretan ere, kasu. Min ematen dit, konparazio, hizkera dibertsoak horren batu nahiak. Naziogintzak esplikatzen ahal duena da, bai, kontua da, besteak bezalako estatu bat nahi ote dugun". (2007/05/07)