Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak

  • Abuztuaren 31n Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak. Kontuen Ganberak Orkestra Sinfonikoan izandako irregulartasunen ondorioz hartu dute erabakia.


2016ko otsailaren 16an - 17:28
Pablo Sarasate Fundazioa desegin eta bestelako kudeaketa eredu bilatuko du Nafarroako Gobernuak Orkestrarentzat.

Santa Zezilia Kontzertu Elkarteak eta Gobernuak berak osatzen dute Fundazioa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kudeaketa izan du zeregin nagusi.

Ibilbide oso gorabeheratsua izan du Fundazioak urtetan, besteak beste ez direlako ondo definitu Santa Zezilia Elkartearekin izan beharreko harremanak. Kontuen Ganberak bere txostenean nabarmendu zuenez, indefinizio horrek diru joan-etorri irregularrak ahalbidetu zituen.

Gainera, erakundearen kudeaketa postua polemikak zipriztindu du, Florentino Brionesen gainsoldatak eta telebistako agerpenak medio.

Ezohiko argazkiak utzi ditu ibilbide alderrai horrek, adibidez, 2015ean, musika tresnak eskuan hartuta Orkestrako langileek egin zuten protesta, aurrekontu egonkorra eta kudeaketa publikoa eskatuz.

Baluarte Fundazioak har lezake ardura

Kapitulu berria hasiko du orain Nafarroako Orkestra Sinfonikoak. Ana Herrera Kultura kontseilariak Parlamentuan adierazi duenez, baliteke Baluarte Fundazioa arduratzea aurrerantzean Orkestraz. Baina beste aukera batzuk ere mahai gainean dauzkate, hala nola, merkataritza-sozietate bat osatzea Orkestraz arduratzeko.

1879an jaio zen Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Pablo Sarasate beraren eta Santa Zezilia Elkartearen eskutik. Munduko zortzigarren Orkestra Sinfoniko zaharrena da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
2016-07-03 | Julen Leuza
Haize bohemio landuak

Ohikoa da kurtso amaieran, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programaren barnean, kontzertu bat kontserbatorioko orkestrak ematea. Aurten erronka ez zen makala: J. Brahmsen Haydnen gai baten gaineko bariazioak, Bizeten Carmen, lehen suitea, eta Dvoraken 8. sinfonia.

Orkestra,... [+]


Nafarroako Gobernuak neurriak hartuko ditu Orkestra Sinfonikoko irregulartasunen aurrean

Urtarrilean Nafarroako Kontuen Ganberak foru erkidegoko orkestra sinfonikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu zuen, zenbait irregulartasun nabarmenduz. Asteartean azalduko ditu Gobernuak txostenaren ondorioz hartuko dituen neurriak.


Eguneraketa berriak daude