argia.eus
INPRIMATU
Hasel abeslariari bi urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak
  • Terrorismoa goraipatzeagatik eta Espainiako Erregearen ohorea iraintzeagatik epaitu eta zigortu dute Pablo Hasel rap kantaria Auzitegi Nazionalean. Gaur eman dute epaiaren berri: espetxera sartu beharko du, bi urte eta egun bateko zigorra betetzera.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 02a

"Hedabide askok gezurra diote. Ez naute zigortu ETA goratzeagatik. Egia da ETAren ekintza gehienak ez ditudala sekula gaitzetsi, baina ez naute horregatik zigortu, baizik eta ustezko ETAko militante batek pairatu zituen torturak salatzeagatik, beste hainbat gauzaren artean", adierazi du Haselek Twitterren epaia jakin berritan.

Adierazpen askatasunaren aurkako epaiketa izan dela salatu dute hainbat herritarrek sare sozialen bidez, eta zigorra jakin berritan ugariak dira elkartasun mezuak. 10 egunen tartean bigarren rap abeslaria da Espainiako auzitegiek espetxera zigortu dutena. Otsailaren 12an Mallorkako Valtonic-i 3 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten.

Hau da zigorra justifikatzeko baliatu duten abestietako bat.