Pablo Hasel: "Badirudi Erregeak bere festak eta ehiza egunak diru publikoz ordaintzea nire errua dela"

  • Terrorismoa goraipatzeagatik eta Espainiako Erregearen ohorea iraintzeagatik deklaratu du Pablo Hasel rap kantariak Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak ia hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du bere aurka eta 40.500 euroko kalte ordaina.  


2018ko otsailaren 02an - 11:17

Adierazpen askatasunaren aurkako bigarren epaiketari aurre egin berri dio Pablo Hasel rap kantariak. Ostegunean Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratu du terrorismoa goraipatzeaz leporatuta. Espainiako Estatuaren eta  Guardia Zibilaren inguruan adierazitako hainbat mezu ere frogatzat hartu ditu Fiskaltzak.  

Epailearekin aurrez aurre zegoen bigarren aldia zelako, edo Twitter bidez azaldu duen bezala, “bere ideiak amaiera arte” defendatuko dituelako, Haselek adierazpen argiak egin ditu epaiketan. Idatzitako txioak “datu objektiboak” baino ez direla berretsi du eta ideia ezberdinak izateagatik kartzelaratu behar badute, “herrialde erdia auziperatu” beharko dutela ohartarazi die Auzitegi Nazionaleko epaileei.

“Epaiketa honekin dirudi nire errua dela Erregeak diru publikoz ordaintzea bere festak eta ehiza egunak”, adierazi du Juan Carlos Bobón abestiaz galdegin dienean. Herriak aukeratu ez duen kargu goren bat dela, eta iritzi pertsonala albo batera utzita, errealitatea baino ez duela azaltzen esanez defendatu du bere burua.

Adierazpen askatasunaren aurkako epaiketa izan dela salatu dute hainbat herritarrek sare sozialen bidez. Espainiako Segurtasun Indarren izen ona zikintzeaz ere leporatu dute Hasel, baina berak defendatu duenez, Poliziaren jarduna ez da zigortzen “egiten dutena egiten dutela”: “Etorkinak hiltzea debalde irteten da. Salatzea, aldiz, garestia izan daiteke”.

Bi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak rap kantariarentzat, baita, 40.500 euroko isuna ere. Zigor ekonomikoa ordainduko ez balu, bost urteko espetxealdia jazan beharko luke.

Publicok Haselen aurka erabili diren txioak bildu ditu. Hemen dituzue eskuragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude