Ozen entzun da Gasteizen eskola publikoaren aldeko aldarria

  • Eskola segregazioaren aurkako aldarrikapenak Gasteizko kaleak hartu ditu. Izan ere, Ehunka gasteiztarrek parte hartu zuten atzo hezkuntza eredu inklusibo baten aldeko martxa batean, Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak egindako deialdiari erantzunez. 60 elkartek baino gehiagok bat egin dute martxarekin. Bertan salatu dute euskal eskola publikoan bizi den segregazioa, eta egoerari aurre egiteko neurriak exijitu dizkiote Hezkuntza Sailari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 28an - 11:38
Ekitaldiaren amaiera (Arg.: Eider Villa)

Hiru zutabetan abiatu dira manifestariak, Merkatu eta San Anton plazetatik, eta Prado parketik. Hiru zutabeek bat egin dute Andra Maria Zuriaren plazan, eta bertan irudikatu dute gaur egungo eredutik oso urrun dagoen eskola bat. Adreiluak balira bezala, kartoizko kutxekin osatu dute "guztion eskola" izan behar duen ikastetxea. Ikasleek hainbat mezu idatzi dituzte bertan; "inklusiboa", "plurala", "kalitatezkoa" edota "alaia" dira kutxetan irakurri ahal izan diren desiotako batzuk, Jaurlaritzako agintariek irakurriko dituztelakoan.

Eusko Jaurlaritza izan da, hain zuzen, manifestarien jomuga: agintariei leporatu diete ikastetxeetan bizi den segregazio egoeraren aurka ez aritzea eta diru publikoarekin ikastetxe "elitistei" laguntza ematea. Horregatik, neurri zehatzak eskatu dituzte. Besteak beste, eskoletan izena emateko udal bulego bakarrak sortzea, Jaurlaritzak finantzatutako ikastetxe guztietan benetako doakotasuna eta heziketa laikoa jasotzeko eskubideak bermatzea edota segregazio egoeran dauden ikastetxeetan egoera arintzeko neurriak abiatzea.

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko bozeramaile Maribel Lopez de Luzuriagak Gasteizko ikastetxeetan bizi den egoera azaldu du aste honetako Alean. Datu esanguratsuak eman ditu. Gasteizen etorkinen %92 eskola publikoan daude, eta %8 sare kontzertatuan. 19 ikastetxetan atzerritar jatorriko ikasleen kopurua %30etik gorakoa dela ere esan du, baina itunpekoen sarean eskola bakar batek gainditzen duela %10a. "Adituek esaten dute integraziorako ezin dela inolaz ere %15eko muga gainditu", hortik gora ghettizazioa hasten dela argitu du Lopez de Luzuriagak. Erantsi du eskolek inguruko errealitatearen isla izan behar dutela, baina ez omen da horrela: "ikasgela artifizialak eraikitzen ari dira eta, ondorioz, bertakoek ere ihes egiten dute".

Albistea hau Arabako Alean argitaratu dute eta CC by-sa litzentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


BeAtarrak: eskola publikoetako berrikuntza irauli nahi duen ereduak hasiera kaotikoa izan du

EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]


2023-07-09 | Tere Maldonado
Plantak egin

Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]


Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazioak antolatu ditu EAEko Hezkuntza Lege Aurreproiektuaren aurka

Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]


Eguneraketa berriak daude