argia.eus
INPRIMATU
Bardeako entsegu militarrak salatzeko elkarretaratzea deitu dute otsailaren 9an Iruñean
  • Bihartik hasita otsailaren 9 arte Bardean egin asmo diren maniobra militar berriak salatzeko eta poligonoa behin-betiko deuseztatzeko eskatzeko bilduko dira, “Ez poligonoa ez eta maniobrak, herriak erabaki” lelopean.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 6a
Elkarretaratzeko kartela (Arg: ahotsa.info)

Aurreko astean iragarri bezala, Tiro Poligonoaren Aurkako Plataformak elkarretaratzera deitu du asteon: otsailaren 9an, Iruñean eta Tuteran elkartzeko deia luzatu dute (19:00retan Gobernuaren Delegazioaren parean, eta 19:30etan Bardearen Elkargoaren egoitzan, hurrenez hurren).