Gaur hasita, Amikuzeko 'Otsail ostegunak' burutuko dituzte Donapaleun

  • Amikuzeko Zabalik elkarteak Nafarroa Behereko kultur agendan klasiko bihurtu diren 'Otsail ostegunak' hitzaldi saioaren 22. edizioa burutzera doaz Donapaleun, ostegun honetan –otsailak 1– hasita, "Hizkuntz eskubideen araberako hizkuntza politika batetaz" Haitzpea Abrisketa eta Argitxu Etxandik emango duten hitzaldiarekin. Hurrengo ostegunean, 8an, Gorka Torre mintzatuko da: "Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa". 15ean "Jean Errecart eta Amikuzeren bilakaera Aguxtin Errotabehere, Jean Claude Mailharin eta Batita Bolokirekin. Eta 22an Asisko Urmenetak "Eusklabo alaiak" bere azken komikia aurkeztuko du.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2018ko otsailaren 01a

Otsailaren 1ean Haizpea Abrisketa Kontseiluan Hizkuntz eskubideen protokoloaren arduraduna eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerleak “Gure hizkuntz eskubideek ze hizkuntz politika suposatzen dute?” izango dute solaserako gai. Honela aurreratu dute gaia Zabalik elkartekoek: “Oro har gure hizkuntza ez da desagertzeko lanjerretik salbu. Egin, egiten dira gauzak, baina medikuak eritasunari doakion erremedioa hautatzen duenean bezala, zein dira gaur egiten ditugun gauzetan placebo hutsak direnak eta zein osasunera itzultzeko balio luketen hizkuntz politikak? Hitz batez erraiteko, gure hizkuntz eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?”.

Bigarren hitzaldia, otsailaren 8koa, Gorka Torrek emango du: “Etxekoen janari guzia ekoizteko laborantxa”. Behorlegiko Intxauzpea etxaldean, Odei Bimboire eta Gorka Torreren familian, behar dituzten janari guziak etxean bertan ekoizteko helburuarekin daramaten esperientzia azalduko du, nola lantzen dituzten kutsadurarik ez sortzea,  beroketa klimatikoa ez eragitea; haragi kontsumoa txikitzea, jaten dituzten abereak beraiek hiltzea,  merkatutik, haurrentzat hezitzaile izatea…

Otsailaren 15ean “Jean Errecart eta Amikuzeren bilakaera” mahai-ingurua. Bertan arituko dira Aguxtin Errotabehere berrikitan “Jean Errecart, la grande mutation” plazaratu duena, Jean-Clalude Mailharin eta Battitta Boloki. Aztertuko dute 1950eko hamarkadekin Amikuzeko nekazaritzak eta oro har gizarteak ezagutu duten eraldaketa handia eta bertan Jean Errekart Oragarreko auzapez eta Lur-Berri kooperatibaren sortzaileak jokatutako papera.

Azken ostegunean, 22an, Asisko Urmenetak “Esklabo alaiak” bere azken komikia aurkeztuko du. Honela azaldu dute Urmenetaren azken lana Zabalikekoek: “AsisKoren teleberri grafiko berria dugu eskuen artean. Fikzioaren estakuruan -Robinson Crusoe eta Ostiralen arteko harremanen berrirakurketa da liburuaren ardatza- gure buruaren parodia kritikoa marrazten dauku. Alabaina, asmatu beharko zinuten, gu Ostiral gira, gu hori herri ukatu gisa identifika gintezken banakako horiek guziak girelarik. Eta mirailaren parean ezartzen gaitu zikili sortzaileak : autoestimu kaxkarra, erdaldunarekin sumisioa, populu bat beti eskean dabilena… Alien-nazioa, ororen buru, bere hitzetan. Eta karikaturatik haratago, ildo politiko argia planteatzen dauku : emantzipazio mentala dukegu lehen urratsa emantzipazio nazionalera buruz jotzeko… ez gira txipiak, ez gira inoren barne-afera, ez gira estaturik gabeko herria… eta sustut, ez dugu baimendu gure buruaren kontrako bahimendua. Solasaldi-eztabaida honetan ikusiko dugu independentzia ez dagokiola zientzia fikzioari, baina zientzia politikoari. Egingarri ezezik, nahitaezkoa”.

Justu-justuan Otsail Ostegunen egitarauan sartzen ez den arren, jakin behar da Donapaleuko Libertimendua ere aste horietan egokitzen dela. Aurtengoa 25ean burutuko dute, igandez.

Kanal honetan artxibatua: Euskalgintza

Euskalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
Okzitanieraren aldeko lasterketa ostiralean abiatuko da

KORRIKAk beste ahizpa bat dauka: okzitanieraren aldeko La Passem. Lasterketaldia heldu den ostiralean, maiatzaren 25ean abiatuko da Bidaxunetik, 14:00etan. Iparraldeko AEK-k 10.km egingo du, 15:00ak aldera. Bertan, irakasle eta ikasleekin batera, Maider Heguy, Jakes Bortairu, Asier Amondo, Mertxe Mugika eta Bixente Claverie AEKideak ere izango dira. 400 bat kilometro egin ondoren, La Passem Paun bukatuko da, hilaren 27an.


Hizkuntza Eskubideen Protokoloa
Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile

Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.


Entitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa.


2018-05-17 | Goiena
Hamaika hizki, hamaika eragile eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu

Arrasateko euskalgintzako norbanako eta eragileak batzen dituen Geike ekimenak bideoa kaleratu du Euskaraldia dela-eta. Hainbat bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko egin dute bideoa elkarlanean, Goienaren laguntzaz. "Ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den Euskaraldiak ariketa sozial erraldoia du helburu", diote.


Helmugara iritsi da Redadeg, bretainiar "Korrika"

Maiatzaren 13an iritsi zen bere helmugara bosgarrenez bretainiar korrika. Kemperretik (Penn-ar-Bed) maiatzaren 4an aterata, 10 egunetan bete zituen bere 1.800 kilometroak. Aurtengo gaia: "Bretoieraren mila koloreak". Izan ere, denetariko formak hartzen ditu hizkuntza honek Bretoi lur bezala aldarrikatzen dituzten departamentuetan zehar. Finisterrako Plougerneau herrian egin zioten atzo harrera eta amaiera ekitaldia. Bertan chistra edaten eta gavotennak dantzatuz igaro genuen gaualdia.


Neoliberalismoak euskarari (I)

Gure herriaren kultur-asimilazio eta –ordezkatze prozesu luzea testuinguru kapitalista batean gertatzen ari da. Merkatu-ekonomiaren ezaugarriek eta irizpideek ere azaltzen dute euskarak jasandako gutxitzea, eta eragiten diote bere garapenari. Batetik, kontsumo-gizartearen logika honek ez duelako euskararen alde (aski) egin, oraingoz behintzat. Merkatuak kulturaren uniformizazioa bultzatzen du, errazago saltzeko, gainbalioa eta aberastasunak biderkatzeko. Lukurreriak hizkuntza nagusiak... [+]


Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile

Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.


Redadeg, Korrika, Correllengua... Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute

Bertainiako Kemperren Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute. Honako lasterketen ordezkariak dira sinatzaile: Korrika (Euskara) Euskal Herria, Correlingua (Galiziera) Galizia, Correllengua (Katalana) Katalunia, Course Lingua (Okzitaniera) Aran Harana,

La Pasem (Okzitaniera) Biarno, Redadeg (Bretainiera) Bretainia, Ras yr Iaith (Galesa) Gales, Rith (Irlandera) Irlanda eta Sprochrenner (Alemana) Alsazia.


2018-05-06 | Mikel Irizar
Gizarte aktibatua

Duela aste batzuk, pentsiodunak gai izan ziren hiriburuetako kaleak betetzeko. Aldarri argia eta zentzuzkoa landu dute, eta horren inguruan ari dira biltzen, gero eta gehiago, gero eta trinkoago. 70eko hamarkadan demokraziaren alde mugitzera ohitu ziren belaunaldiak berriro mugitzen hasi dira, eta ez dira geratuko.

Egun gutxi lehenago, emakumeen txanda izan zen. Indar erakustaldi handia egin zuten; militantziaren esparrua gaindituta, emakumeen aldarria gizarte osora zabaldu den seinale... [+]


Nafarroan Euskararen Lege berria idazteko elkarlanean oinarritutako dinamika aurkeztu du Kontseiluak

Lau lan-bilera eginen dira herritarren ekarpenak jasotzeko: maiatzaren 2an Tuteran, 4an Lizarran, 8an Barañainen eta hilabete amaieran Elizondon.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude