San Telmo museoak hitzarmena sinatu zuen atzo goizean Jorge Oteiza Fundazioarekin. Donostiako museo eraberrituan artista oriotarraren zazpi obra erakustea adostu zuten. Euskal Herriko sormenean mende bateko ibilbidea atalean joango dira obra gehienak. Museoa oraindik eraberritze lanetan dago, eta datorren udaberrian irekitzeko asmoa daukate.