Oteizaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte Zarautzen


2008ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Artezaleak elkarteak, Ispilu galeriak, Zarauzko Udalak eta Arte eta Historia Museoak elkarlanean hainbat ekimen antolatuko dituzte Zarautzen Jorge Oteizaren mendeurrena oroitzeko. Aipagarria da Gipuzkoako Foru Aldundiak Altzuzako Museoari enkargatu dion erakusketa. Irailean zabalduko dute eta Sanz Enean izango da ikusgai. Urriaren 4an Artezaleak elkarteak antolatuta ZarauzArt ekimena izango da. Hainbat artistek jendaurrean egingo dute lan, Oteiza gaitzat hartuta. Urriaren 10ean Ispilu galerian Oteizaren omenezko erakusketa zabalduko dute eta urriaren 21ean, berriz, Artezaleak elkarteak Klarionen Tailerra antolatuko du haur eta gaztetxoentzat. Egun berean, Oteizaren Lagunek Bufanda Gorria saria emango dute. Bestalde, Azkoitian, larunbat honetan bertan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Oteizaren omenezko Hormak urtu kontzertua eskainiko dute Oteiza Frontoietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude