argia.eus
INPRIMATU
Oteizaren “Ejercicios espirituales en un tĂșnel” lanaren edizio kritikoa plazaratu dute

2011ko apirilaren 14a
Jorge Oteiza, Arantzazuko santutegian.

Jorge Oteiza artistaren Ejercicios espirituales en un túnel saiakeraren edizio kritikoa argitaratu du Oteiza Museoak. 1965ean idatzi zuen Oteizak saiakera hori, Quousque Tandem…! (1963) lanaren jarraipen gisa, baina 1983 arte ez zuen argia ikusi, zentsura frankista zela-eta. Artistaren pentsamendu estetiko-poetikoaren giltzetako bat dugun testuaren edizio kritikoa Francisco Calvo Serraller Oteiza katedraren zuzendariak prestatu du, Emma Lopez Bahut Coruñako (Galizia) Arkitektura Eskolako irakaslearen laguntzarekin.