argia.eus
INPRIMATU
Oteiza eta Lazkanori buruzko ‘Laboratorio de tizas’ dokumentala gaur estreinatuko da

2008ko abenduaren 11

Gaur arratsaldean estreinatuko da Jorge Oteizaren Laborategi Esperimentalaren eta Ramon Lazkano konpositorearen Laboratorio de Tizas musika bildumaren arteko erlazioa aztertzen duen izen bereko film dokumentala. 19:30ean izango da Iruñeko Planetarioan. Estreinaldiaren ondoren Brouwer Trio taldeak Ramon Lazkanoren hiru lan joko ditu.